Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurrenari keinu berezia egin zioten joan den abenduaren 28an Herriko Antzokian egin zuten bertso-jaialdian. Horrez gain, iaz moduan, Elgoibarko bertso-eskolako umeak ere igo ziren oholtzara, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Nerea Ibartzabal bertsolariei puntu bana jartzera.