Errege Magoen desfilea Elgoibarren

Barren 2024ko urt. 5a, 23:31

Errege Magoen kabalgata. Euria gogotik egin arren, familia ugari irten dira kalera Elgoibarren hiru errege magoei ongietorria egitera.

Euria goian-behean egin arren, ohiko ibilbidea egin dute errege magoek Elgoibarren. Aurten, hori bai, estreinakoz udaletxeko balkoian agertu dira herritarrak agurtzera.