Mugertza kroseko zuzendaria den Zigor Diez, aurrez aurre

Barren 2024ko urt. 6a, 11:27

Mugertza kroseko zuzendaria den Zigor Diez MATX proiektuko protagonista bilakatu da. 'Aurrez aurre' izeneko saioan egin diote elkarrizketa.

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan. Tokikom-etik abiatutako egitasmoa da eta, askoren artean, erredakzio taldean murgilduta BARREN Komunikazio Taldea ere.