Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira zapatu honetan (otsailak 3) 09:00etan, autoak bete eta landaketa gunera joateko. Oinetako eta arropa egokiak eramateko eskatu dute. Eskularru eta erremintak antolatzaileek jarriko dituzte.
Bertoko zuhaitz landareak landatzeko sasoi honetan egin duten bigarren landaketa da honakoa, Joan den urtarrilaren 13an egin zuten aurrenekoa, 300 landare landatuta.