Cimde bigarren fasetik kanpo

Barren 2024ko urt. 30a, 13:39

Cimde Elgoibar eskubaloi taldeak Euskal Ligako bigarren fasean lehiatzeko promozioa jokatu zuen aurreko asteburuan Eibarko Ipurua kiroldegian.

Lau talde lehiatu ziren eta bakarrarentzako zegoen saria, bigarren faserako sailkatzea. Zuazo Jubenil Gorria taldeak eskuratu zuen, bi partida irabazi eta bat galduta. Etxeko taldea, Mek Eibar, sailkatu zen bigarren postuan eta Cimde sailkatu zen hirugarren, partida bat irabazi, bestea berdindu eta bat galdu eta gero.