Jubilazioa hartzeko dagoen arduradunaren paperean arituko da Iker Galartza antzezlanean, eta haren ordezkoa izango den langile gaztearen paperean Zuhaitz Gurrutxaga. Bost egunez lantokia partekatuko dute biek, itxuraz ezer gertatzen ez den almazen huts batean. Horixe du ardatz Txalo Produkzioak konpainiaren obra honek: ezezagun biren arteko isilune deserosoa, itxaroten egotearen amorrazioa, pertsonaia biren arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza horietan, langile bien arteko hartu-emana estutzen joango da, eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientziak. 75 minutuko iraupea du obrak.
Sarrerak Herriko Antzokiaren webgunean eskuratu daitezke (herrikoantzokia.eus), eta zapaturo, Herriko Antzokiko lehiatilan ere bai, 18:15etik 20:45era bitartean. Sarrerak hamar euro balio ditu, eta hiru euro, gazte txartela dutenentzat.