Einbioukoen esanetan, "Elgoibarren badago Euskara Biziberritzeko Plana, 2003an onartua, baina inork ez daki plan hori nola doan". Euskara Biziberritzeko Plana onartu zenean, Aholku Batzorde bat sortu zen plan honi jarraipena egiteko, eta Einbioukoek esan dutenez, "hiru urtetan behin ere ez da bildu Aholku Batzorde hau".
Euskararen erabilerra jaitsiera kezkagarria
Einbioukoak kezkatuta agertu dira euskararen erabileraren jaitsierarekin: "Gaur egun jende gehienak daki euskaraz baina
erabilera gutxitu egin da, hori oso kezkagarria da". Bi gauza eskatu dituzte Einbiouko kideek: Batetik, Aholku Batzordea martxan jartzea, Einbiouk bertan lekua izanik, eta bigarrena, Udalak Osakidetzaren Euskara Planean parte har dezala: "2011ra arteko plana aurkeztu du Osakidetzak eta lotsagarria da. Elgoibarko Osasun Zentroan dagoena baino euskara maila gutxiago eskatzen du. Bi pediatretatik batek ez daki euskaraz, eta umeekin lan egiteko, euskara ezinbestekoa da. Gai honetan presionatzeko eskatzen diogu Udalari".