BH Institutuko 4 ikaslek jaso dute ohorezko matrikula

elgoibarren.net 2006ko eka. 26a, 11:51

Maialen Olazabal, Laura Vegas, Alazne Ruiz de Escudero eta Josune Zubikarai ikasleek jaso dute aurtengo ikasturtean ohorezko matrikula.

Bukatu da aurtengo ikasturtea, eta oraingo honetan, lau izan dira ikasgai guztien batez besteko nota 9tik gora izan dutenak. Argazkian ikusten ditugun lau neska hauek izan dira ohorezko matrikula lortu duten bakarrak. Ezkerretik eskumara: Maialen Olazabal, Laura Vegas, Alazne Ruiz de Escudero eta Josune Zubikarai.

%65ak EGA titulua
Bestalde, aurten institutuan batxilerra bukatu eta bi edo hiru deialditara aurkeztu direnetatik ikasleen %65ak lortu du euskarazko EGA titulua. Institututik esan digutenez, emaitzak aurreko urteetakoen antzekoak izan dira; 'Gipuzkoako batez bestekoarekin alderatuz, onak', esan digute. Azkenik, selektibitate proban izandako emaitzekin oso gustura daude institutuan, izan ere, azterketa egin duten ikasle guztiek gainditu baitute.