Bi eguneko ikastaroa izango da:
Batetik, uztailaren 6an(eguenean), klase teorikoa eskainiko da Kultur Etxeko hitzaldi gelan (18:30-20:30). Bertan, Euskal Herriko basoen ezaugarriak eta zuhaitz adierazgarrienen fitxa teknikoak aztertuko dira, Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika aditu baten laguntzaz.
Bestetik, uztailaren 8an (zapatuan), Sallobente inguruetan egingo den mendi irteerarekin, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Mendizale eta naturzaleentzat zuzenduriko ikastaroa arin bat da. Helburua: gure inguruko zuhaitzeri buruz oinarrizko ezagupen bat jasotzea. 10 lagunentzako lekua egongo da ikastaroan. Izen-ematea, Morkaikok Errosario kalean duen egoitzan egin daiteke (astelehen eta ostegunak; 19:00-20:30). Bazkideentzako prezioa 5 eurokoa izango da eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Morkaikoren web orria: www.morkaiko.net