David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen

elgoibarren.net 2006ko eka. 29a, 18:35

David Condek irabazi zuen XXII. Nahaste Borraste proba herrikoia, Iñigo Ortuosteri eta Martin Dominguezi aurre hartuz. Amaia Revert izan zen lehen emakumezkoa.

Mendiko lasterketetan ez ezik, Nahaste Borrasten ere primeran moldatzen dela erakutsi zuen David Conde antxintxikariak. Sigmakoak Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen joan zen barixakuan.

Partaidetza altua
28 lagunek eman zuten izena Kimetz Elkarteak antolatzen duen triatloi bitxian eta Conde izan zen guztietan bizkorrena 18:45-ko denborari esker. Iñigo Ortuoste sailkatu zen bigarren postuan (19:08) eta Martin Dominguez hirugarren postuan (19:19). Hain zuzen ere, azken hau da probako errekorarren jabea. 2003an ezarri zuen 18:35 denbora, eta baita proba aldi gehienetan irabazi duena ere.

Bi emakume bakarrik
Emakumeen parte hartzea eskasa izan zen beste behingoz, eta bi emakume bakarrik ausartu ziren parte hartzera. Amaia Revert izan zen bietan bizkorrena 25:36-ko denborarekin.

Sailkapen ezberdinak:
-Beteranoen A mailan (40-50 urte): Iñaki Ulazia (20:55)
-B mailan (50 urtetik gora): Juanjo Etxeberria (23:16).
 -Beteranoena: Antonio Gonzalez.
 
Parte hartzaile gehienek Kimetz Elkartean afaldu zuten lasterketako gorabehera guztiak oroituz.

1706642079613 David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen

1706642079641 David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen

1706642079670 David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen

1706642079701 David Condek Nahaste Borrasten lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuen