Galdutako puntuak berreskuratzeko zentro bat Elgoibarren jarriko dute

elgoibarren.net 2006ko eka. 30a, 10:33

Bihar jarriko da martxan puntu bidezko gidabaimena. Elgoibarren galdutako puntuak berreskuratu ahal izateko zentroa jarriko dute.

Hainbeste zeresan eman duen puntu bidezko gidabaimena iritsi da gurera. Bihartik aurrera, trafiko arauak betetzen ez dituenak isuna ordaintzeaz gain, puntuak galduko ditu. Gidari bakoitzak 12 puntu dauzka eta egiten duten hutsaren arabera, puntuak kenduko zaizkio. Puntu guztiak galtzen dituenean, gida baimena galduko du eta berriz egin beharko du gidabaimena ateratzeko azterketa.

Puntuak berreskuratzeko 5 zentro Gipuzkoan
Hori gertatu aurretik, puntuak berreskuratzeko aukera izango da, ikastaro batzuk eginez. Gipuzkoan bost herritan jarriko dituzte puntuak berreskuratzeko zentroak, eta horietako bat gure herrian egongo da. LarraƱaga autoeskolan emango dituzte puntuak berreskuratzeko ikastaroak. Puntuak galdu ahala, gidari bakoitzak erabaki dezake ikastaroa egin edo ez. Ikastaro hauek bi urtean behin egin ahal izango dira.