IMHko Heziketa Zikloetako 85 ikaslek jaso dute kurtso amaierako diploma

elgoibarren.net 2006ko uzt. 3a, 17:17

Ekainaren 30ean egin zen IMHko Heziketa Zikloetako diploma banaketa ekitaldia eta guztira, 85 ikaslek jaso zuten ikasturte amaierako diploma.




Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua, eta Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa eta Makineria eta linea eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektro-mekanikoa adarretako bigarren urteko ikasleek jaso zituzten kurtso amaierako diplomak.

Ekitaldian parte hartu zutenak:
Iñaki Mujika (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea), Joxean Egaña (IMHko zuzendaria), Migel Anjel Mujika (alkate ordea), Xabier Ortueta (AFMko zuzendaria), Markel Irizar (Euskalteleko txirrindulari profesionala eta IMHko mantenimentuko ikasle ohia) eta Jon Oregi (Talleres Aibeko kalitate arduradun eta IMHko ikasle ohia) izan ziren ekitaldian.

Zikloen garrantzia azpimarratu
Guztiek Heziketa Zikloek Euskal Herrian daukaten garrantzia azpimarratu zuten, ikasleak hemen inguruko lantegietan lan egitera animatu zituzten, eta diplomak banatu ondoren, Iñaki Mujika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak itxi zuen ekitaldia ikasleak eta irakasleak ere zorionduz.