Santi Maiztegik 3. postua lortu du Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan

elgoibarren.net 2006ko uzt. 3a, 17:42

Santi Maiztegi elgoibartarra bigarren postutik 21 ehuneneko eskasera geratu zen Usurbilen jokatu zen Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketan. Debako Ekaitz Arkoagak jantzi zuen txapela eta Gazteluko Jon Goikoetxea sailkatu zen bigarren postuan.

 
 
Santixabel jaietan murgilduta daude egunotan usurbildarrak. Joan zen zapatuan, uztailaren 1ean, Gipuzkoako Zaku Eramate Txapelketa eta Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketak jokatu ziren. Biak ala biak Gipuzkoako Herri Kirol Federakundeak antolatutako txapelketak.

Lokotx Biltze Txapelketan Ekaitz Arkoaga (Deba) suertatu zen garaile, eta hortaz, Gipuzkoako txapeldun. 7´10´´,34-ko denbora erabili zuen Debakoak lokotx guztiak otarrean sartzeko. Bigarren postuan Jon Goikoetxea (Gaztelu) sailkatu zen 7´20´´,34-ko denborarekin.

Maiztegi elgoibartarra hirugarren
Santi Maiztegi elgoibartarra sailkatu zen hirugarren postuan, 7´20´´55-ko denborarekin. Alegia, bigarren eta hirugarren sailkatuek segundu berean amaitu zituzten lanak, baina ehunenekoek erabaki zuten azken sailkapena, 21 ehuneneko zistrineko aldeak, hain zuzen ere. Hori bai ‘fotofinish’erako amaiera! Zer egiteko astia ematen ote dute 21 ehunekok?