30.000 euro erabiliko ditu Udalak frontoi atzeko obretan

elgoibarren.net 2006ko uzt. 5a, 19:03


Aste honetan bertan hasi dira Plaza Handiko frontoiaren atzeko aldeko obrak. Udalak 30.000 euro erabiliko ditu, eta helburu nagusia hormako harria kontserbatzea izango da.

Frontoiaren hormaren atzeko aldean dagoen huntzak hormako harriari kalte handia egiten diola esan digu Migel Anjel Mujika Hirigintzako arduradunak. Udalak 30.000 euro inbertituko ditu frontoiaren atzeko aldea txukundu eta horma indarberritzen. Horretarako, Giza Eskubideen parkeko hormaren berezitasun handiena dena kendu egingo dute, hau da, horma guztia estaltzen duen huntza kenduko dute. Dirudienez, landare berde honen sustraiek kalte egiten diete hormari, harri barrura sartzen dira eta zenbait zatitan hormak egonkortasuna galtzen du. Bestalde, harri bitarteko tarteak
bete egingo dira horma idartzeko.
Frontoi atzeko horma indarberritzeaz aparte, xake tableroa dagoen inguruan ur putzu txiki bat jarriko dute apaingarri gisa, platanondo handia zegoen tokian, hain zuzen ere. Bukatzeko, Giza Eskubideen Enparatzan dauden lorategiak itxi egingo dituzte.