Idi-demak eta Manu Alvarezen Oroimenez antolatutako Motokros Txapelketa izan dira jende gehien erakarri duten ekintzak, baina asteburu guztian zehar jende mordoa igo ziren Idotorberaino, eguraldi on eta jai giroak erakarrita.
Idi-demetan Aizarnazabalgo Etxaberen idi parea atera zen garaile. 49 plaza, 2 metro eta 30 zentimetroko marka egin zuten. Eibarko Agarre-azpiko idi parea 48 plazatan geratu zen eta Usurbilgo Bizkarreren idi-pareak 42 plazatan eraman zuen harria arrastaka.