Juan Vilarchao Gil-ek irabazi du Urteko Egoskorraren I.Txapelketa. Partaide denak dira gremio ezberdinetako langileak, 10 guztira: 8 gizonezko; emakumezko bat eta Aterpeko kamarera. Umore onaren eta urteetako adiskidetasunaren ondorioz sortu da txapelketa bitxia. Azken lau hilabeteetan barixakuero egin dituzte bozketak.
Berlusconi baino mafiosoagoak
Irabazlearen esanetan, "Berlusconi baino mafiosoagoak dira txapelketa honetako zuzendaritzakoak. Berlusconi bekadun hutsa da hauen parean". Izan ere, presidentea, araudia eta estatutuak ditu Txapelketak. Irabazleak txapela eta garaikurra jaso zituen.
Eta buru handiena?

Egoskorkeriaren lekuko, eta sufritzaile, izan gara. Pentsa noraino diren egoskorrak, sari banaketaren argazkia ateratzera joan zen kazetari-argazkilaria ere beraien mahaian esertzera, eta beraiekin bazkaltzera derrigortu zutela. Oso zaila da egoskor profesional bati ezetza ematea. Alferrik saiatzea. Egiaztatuta.