Argentinarrak ohartzen lehenak
Suteaz ohartzen lehenetarikoak, ‘Esencia Argentina’ Folklore taldekoak izan dira, Merkatu Plazako azken solairuan entseiatzen ari baitziren.‘11:45-12:00ak izango ziren ondoko etxetik kea ateratzen ikusi dugunean, eta suhiltzaileei, egia esan, kosta zaie iristen’. Hasieran kea besterik ikusten ez zen arren, laster agertu da sua ere, teilatua egurrezkoa eta zaharra baitzen.
Kale estuak suhiltzaileen oztopo
Eibarko suhiltzaileak 12:35 inguruan iritsi dira: lau kamioi handi eta furgoneta bat. Plaza Handian sartu eta San Bartolome kalean gora egiteko arazoak izan dituztenez, Pedro Migel Urruzunotik sartu behar izan dira Nafarroa plazara iristeko.
Jendea etxe barruan
Suhiltzaileak ailegatu baino lehenago jendea ikusi dugu leihoetako batean, sua burugainean, metro eskasera zuela.
Zirkuitulabur bat jatorrian?
Udaleko Brigadako langile baten esanetan, ’suhiltzaileak etorri baino lehenago ganbaran sartzeko aukera izan dugu, baina konturatu gara, mangerarik gabe egiteko gutxi geneukala". Zirkuitulabur bat izan daitekeela sutearen jatorria gaineratu du, ezer ondorioztatzeko goizegi bada ere.