Gurean Bai-Merkataritza: 125 dendarik berritu dituzte konpromisoak

elgoibarren.net 2006ko uzt. 12a, 17:26

GUREAN BAI-Merkataritza proiektuaren barruan, 125 dendarik beste 3 urterako konpromisoak hartu dituzte.

2003an Euskararen Aldeko hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko dendariek, bakoitzak bere dendan euskararen erabilera indartzeko. 1. etaparen (2003-2005) balorazio positiboa egin ondoren, beste hiru urtez lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Euskara Eskura katalogoa
Dendari bakoitzari, hartu dituen konpromisoak betetzen laguntzeko, Gurean Bai-Merkataritza proiektutik Euskara Eskura izeneko katalogoa banatu diote proiektuko arduradunek. Bertan, Gurean Bai-Merkataritzak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzak laburbiltzen dira. Arlokako hiztegi espezifikoak ere eskaini zaizkie, idatzizko produkzioan autonomia izateko helburuarekin. Datorren urtera begira, Gurean Bai-Merkataritza ostalaritza alorrera zabaltzeko asmoa daukate egitasmoaren eragileek.