Aubixatik Hiru-Iturrira bidean, Urkiola-Txiki baserriaren alboan dago Santumotz lautada. Bertan, makina bat urtean egin zen Santumotz erromeria: "beti abuztuko bigarren domekan" Jesus Azpiazu Idotorbeko alkatearen hitzetan. "Aurten abuztuko lehen domekan egitearen arrazoia, Sallobenteko jaiekin bat ez egitea da.
Usadio zaharrak berreskuratuz
Aintzina, San Migel eta Etxeberri Markinatik inguratzen zen jendea erromerian parte hartzeko, eta bidea oinez egiten zuten, gauez, kandela edo linternen argipean". Azpiazuren esanetan, "Lehen, Sagarraga eta Oinaztegi, San Migelen zeuden bi tabernatatik, eta San Pedroko tabernatik eramaten zituzten edari edo freskagarriak idiek bultzatutako gurdietan. Arane eta Egi baserrietatik, berriz, asto gainean eramaten zituzten madarixak bertan saltzeko". Garai hauek joan ziren, eta aurten, traktore gainean eramango dituzte freskagarriak Santumotz lautadaraino. Egitarau luzea prestatu dute auzotarrek:
Santumotz Jaiak 2006

Idotorbe (San Pedro) auzoa
10:30 Meza santumotz lautadan. Ondoren, salda eta txorizoa banatu
12:00 Harri jasotzaileak. Goenatxo aita-semeak.
Tarteka, Laja ewta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute goiza
14:30 Bazkaria aubixa barnetegian
Ondoren, bertsolarien saioa eta erromeria iluntzera arte
*Bazkarian izena emateko 943 74 1009 telefonora deitu.