Etxe berriak eraikiko dituzte Urasandin

elgoibarren.net 2006ko uzt. 19a, 11:48

Urasandi auzoaren goikaldean, ur depositoaren inguruan, auzune berri bat eraikitzeko asmoa azaldu du Migel Angel Mujika, Udaleko Hirigintza Saileko zinegotziak. Etxebizitza blokeez gain, bi bizitzako etxeak erakitzea aurreikusten da.


Idoia Zenarruzabeitia, Lehendakariordeak, lurrazpiko zabor ontziak eta eskailera mekaniko berriak inauguratzera gure herrira eginiko bisita aprobetxatuz, egin zituen adierazpenok Udaleko Hirigintza Saileko arduradunak. Proiektua oraindik ez da lehiaketa publikora atera. Auzune berria Urasandi auzoko goikaldean eraikiko denez, bertara iristeko errepidea (egun dagoena) luzatu beharko da. Duela astebete inauguratu zituzten eskailera mekanikoen azken zatia ere lagungarria izango da oinezkoentzat, auzo maldatsua baita Urasandi.