Elgoibarko eta Eibarko areto futbol klubak batu egin dira

aitor 2006ko ira. 29a, 17:20

 Asteburu honetan hasiko den areto futboleko Liga Txapelketako berrikuntza nagusia Elgoibarko eta Eibarko areto futbol klubek bat egin dutela da. Aurrerantzean C.D. Debabarrena Elgoibar Eibar Areto Futbol klubaz berba egin beharko da.


 
 
Momentuz, lau talde edukiko ditu klubak. Talde nagusia, Kenci, Euskal Ligan arituko da. Jose Luis Gonzalezek entrenatutako mutilek maila galdu zuten iaz eta aurtengo erronka berriz ere Nazional B mailara igotzea izango da. Gipuzkoako Bigarren mailan lehiatuko den taldeak ere Kenci izena edukiko du. Azkenik, jubenil mailan bi talde izango ditu klubak. Relojes Mondaine izeneko aldean Eibar eta Ermuko jokalariak arituko dira eta Elgoibar izenekoan, berriz, herriko areto futbol jokalariak.