Sallobenteko sekretuak eta Elgoibarko Itzulia Pr-ak inauguratu dituzte

elgoibarren.net 2006ko urr. 4a, 11:53

Elgoibar eta inguruetatik igarotzen diren bi Pr edo mendi ibilbide motz inauguratu zituzten joan zen domekan (urriak 1). Morkaiko Mendizale Elkartea, Udala eta Debegesaren elkarlanaren fruitua izan da. Sallobenteko Sekretuak (PR-Gi 156) ibilbidea da bata eta Elgoibarko Itzulia (PR-GI 157) bestea. Inauguraziora 80 bat lagun hurbildu ziren.

Aitzol Arriola, Morkaiko Mendizale Elkarteko presidenteak, moztu zuen zinta eta esker oneko berba batzuk esan ostean, bertaratu ziren 80 lagunek Sallobenteko Sekretuetan barneratu ziren. 2-3 ordu biartean egiteko moduko ibilbidea da.