Solamente una Bala lanari esker irabazi ditu Iñigo Ansolak lehen sariari zegozkion 500 euroak. Laredokoa izan arren, irabazleak lotura berezia du Elgoibarrekin, bere arbasoen sustraiak gure herrian baitaude, abizen euskaldunak adierazten duen moduan.
Erakusketa urriaren 27ra arte
Kokoe Komiki Elkarteko arduradunek adierazi dutenez Espainiako hainbat lekutatik jaso dituzte lanak: Sevilla, Valladolid, Kantabria, e.a. Aspaldiko partez bi elgoibartar ere animatu dira beraien komikiak aurkeztera; bi neska gazte elgoibartar, hain zuzen ere. Elgoibartarron eta aurkeztutako gainerako 15 komiki lanak Kultur Etxean prestatu duten erakusketan izango dira ikusgai, urriaren 27ra bitartean.

Saritutako lanekin osatutako fanzinea kalean da
Bestalde, 2003, 2004 eta 2005. urtean Komiki Lehiaketetan saritutako lanekin osatutako fanzinea kaleratu du Kokoek. Kultur Etxeko erakusketara hurbiltzen zaretenok dohainik eskuratu ahal izango duzue. Bestela beraiekin harremanetan jarri: kokoe(abildua)kokoe.org
Irabazleak:
1. Solamente una bala Iñigo Ansola (Laredo, Cantabria)
2. La pulsacion numero 323 Jesus Maria Aguado (Laguna de Duero, Valladolid)
3. Bestaldean Laida Muruzabal (Irua, Nafarroa)
Akzesita: Lepantoko burusoila Amaia Ballesteros (Trapagaran, Bizkaia)