Liburutegiaren Eguna ospatuko du gaur Udal Liburutegiak

elgoibarren.net 2006ko urr. 24a, 08:53

Liburutegiaren Eguna dela-eta, Udal Liburutegira hurbiltzen diren bazkideek hainbat opariren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Liburuak itzultzerakoan eskuratuko dira zozketan parte hartzeko zenbakiak. Sariak: gaztetxo eta nagusientzako liburu sortak eta antzerki saioetarako sarrerak. Eguenean (hilak 26) egingo da zozketa, Joseba Ramirez ipuin kontalariaren saioan (17:30).

 


Gaur, urriaren 24an,ospatzen den Liburutegiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, sari mordoa zozketatuko dituzte Udal Liburutegiko arduradunek.

Zozketan parte hartzea erraza da: liburuak bueltatzerakoan fitxa txiki bat bete beharko dute bazkideek. Gaurtik eguenera arte izango da zozketetan parte hartzeko aukera 

1706642054506 Liburutegiaren Eguna ospatuko du gaur Udal Liburutegiak

Sariak: gaztetxoentzako (3 liburu sorta) eta nagusientzako (2 liburu sorta). Eta azaroan herrira iritsiko diren antzerkietarako sarrerak. Umeentzako, Txanogorritxo eta marrubi zaporeko gaztainak antzerki emanaldirako sarrerak, eta nagusien artean, El Caserio zartzuela ikusteko sarrerak.

 

Joseba Ramirez ipuin kontalaria

Ipuin kontakizuna eskainiko du Joseba Ramirez ipuin kontalariak, eguenean (urriak 26), 17:30etik aurrera, liburutegian bertan. Laupabost urteko haurrei zuzenduriko ipuin kontakizuna izango da.