Herrizaingo Sailak jakitera eman zuenez, eguerdiko 15:00etan iritsi zen senarra etxera. Dirudienez, emazteak bien arteko erlazioa etetea nahi zuela adierazi zion; sarritan jasan behar izaten zituen mehatxu eta irainetaz nazkatuta zegoela argudiatuz.
Gizona bere onetik atera eta sukaldeko labana bat eskuetan, etxebizitza guztitik jarraitu zuen emaztea, mehatxu eta irain gogorrak ozenki botatzen zizkion bitartean. Ustezko erasotzailea kalera atera zen gero.
Norbaitek gertakizun hauen berri eman zion Ertzaintzari eta bi agentek kalean zebilela atxilotu zuten 32 urteko gizaseme elgoibartarra.
Emakume erasotuaren identitatea
Udaleko Gizarte Zerbitzutik adierazi digutenez, Ertzaintzaren partea jasotzeko zain daude. Momentuz, ez dakite emakume erasotua nor den. Horrelako kasuetan jarraitzen den prozedimentua ei da. Behin partea jasotakoan, egoera aztertzea eta emakume erasotua laguntzeko berarekin harremanetan jartzea lirateke hurrengo pausuak.