Baraualdia, entrega egunera arte luzatzeko asmoa dauka Fernando Bert-ek. Dirudienez, azaroaren 8an askatuko dute, nahiz eta batzuek diotenez, azaroaren 9an izan daiteke.
Ez da estradizio bat
Estradizio bat izateko espainiar Gobernuak eskatua behar du izan. Ez da hau Bert-en kasua. Besteak beste, kargu gutxi leporatzen baitizkio Espainiako justiziak. Hortaz, frantziar Estatuak Bert kanporatu egingo du kondena amaitzen zaionean. Mugan askatzen dutenean Espainiako polizia agertuko den beldur da elgoibartarra, ordea. Horixe da gose greba hasi izanaren arrazoi nagusia.
Jakin ahal izan dugunez, antzerako beste kasu batzuetan ez da poliziarik agertu. Bestetan aldiz, agertu izan dira, baina atxilotu eta gutxira aske laga izan dituzten kasuak ere badira. Hauek baina, gerta daitekeenaren hipotesien alorrean kokatu behar dira.
Bert-en aldeko ekintzak
Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Etxerat-ek Bert-i elkartasuna adierazteko hainbat ekintza antolatu dituzte orain arte (enkarteladak, giza katea, prentsaurrekoak, e.a). Datozen egunetarako prestatu dituzte beste batzuk.
Ekintzen egutegia
Urriak 25 (eguaztena)
-19:00 Fernando Bert euskal presoaren aldeko enkartelada (Plaza Handian)
Urriak 27 (barixakua)
-20:00 Etxerat-en enkartelada. (Plaza Handian)
Urriak 28 (zapatua)
-Goizean zehar, Fernando Bert-entzat mezu bilketa (Plaza Handian)
Azaroak 1 (eguaztena)
-19:00 Enkartelada (Plaza Handian)
Azaroak 3 (barixakua)
-19:30 Manifestazioa “Fernan Etxera” lelopean Ondoren, akanpada-baraualdia
Azaroak 4 (zapatua)
-Goizean, giza katea