Mintegiaren helburu nagusia honakoa izan da: makina erremintaren sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten. Helburu hauek erdiesteko lau atal eta 3 gunetan banatu dute mintegia.
* 30 +10 Mintegiaren egitaraua (PDF)
+Elgoibar eta inguruetako enpresa ezagunak parte hartzen ari dira Mintegian: Danobat, Etxepe, Kondia, Elay, Fagor Automation, Codesyntax, e.a.
+Euskalgintza munduko enpresa, erakunde eta elkarteak ere bertan izango dira: Euskalan, Emun, Elhuyar, Artez, e.a.
IMH (Makina Erremintaren Institutua) arduratu da antolaketaz, eta kolaboratzaileen zerrenda ere luzea izan da:
* AFM-Makina Erreminta Ekoizleen Elkartea
Nori zuzendua egon da?
* Sektoreko enpresak eta harekin harremana dutenak
* Lanbide Heziketako Ikastetxeak