Lerun-Txiki baserri okupatu barruan, lehen ikuilua izandako lekuan, eskainiko du Kontzertua Lengua de Trapo taldeak. Ez da baserri okupatu honetan antolatzen duten estreinako kontzertua izango, eta zine emanaldiren bat edo beste ere eskaini izan dutela adierazi digute.
Afari merienda bertako produktuekin
Afari-meriendako menua: bertako ortuan hasitako kalabazekin egindako purea eta baserriko produktuek osatuko dute menua. Afari-meriendan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik.
Lengua de Trapo: flamenko eta pop ukituak
Lengua de Trapo taldea (ez nahastu La Lengua de Trapo nafarroa aldeko taldearekin) Bilbao aldeko 6-7 musikarik osatzen dute. Estiloari dagokionez, flamenko eta pop-aren erdibideko edo nahasketa bat egiten dutela esan daiteke, gitarra eta kaxoi flamenkoak erabiltzen baitituzte. Abestietako letrak zuzenak eta gogorrak diren bitartean, musika lasaiagoa egiten dute; dantzagarriagoa. Taldekideek baserri okupatuko bizilagunekin duten adiskidetasunak ekarri ditu Elgoibarrera.
2005eko maiatzetik okupatuta
Lerun Txiki 2005. urteko maiatzaren 27tik dago okupatuta. Azken 20 urtetan hutsik egon ostean, Eibar eta Soraluze inguruko 5 gaztek baserria okupatzea erabaki zuten.