Mendaroko Zentro Balioanitzaren baitan dago Eguneko Zentroa. Azpilgoeta auzoan dagoen 160 m2-ko eraikina, ofizialki, otsailaren 9an inauguratu zuten arren, urriaren 16an hasi zen funtzionamenduan. Eguneko Zentroa kudeatzeko adjudikaziorako lehiaketak atzeratu du irekiera unea.
•Pertsona ezinduei laguntza
Adineko pertsona ezinduei eguneroko laguntza eskainiko zaie Eguneko Zentroan.
Zerbitzua, etxean eta etxekoekin bizi arren, eguneroko oinarrizko beharretan laguntza derrigorrezkoa duten adineko pertsonei zerbitzua zuzendua dago, batik bat. Eguneroko beharrizan arruntetaz haratago, dituzten behar terapeutiko eta soziokulturaletan ere arreta berezia jartzen dute zentroko langileek. Besteak beste, zaintza pertsonalizatua eta pertsonen arteko harremanetarako giro egokia eskaintzen ditu, eta baita adimen gaitasuna eta norberaren autonomia mantendu eta indartzeko metodoak ere.
Astelehenetik ostiralera bitartean egongo da zabalik.
•Bi langile eta 7 erabiltzaileMaria Luisa Fernandez eta Nuria Ansuategi dira Eguneko Zentroko arduradunak. Momentuz 4 pertsonaren zaintzaz arduratzen dira; laurak mendaroarrak. Aurki, baina, beste 3 lagun gehituko zaizkie. Eguneko Zentroak 15 lagunentzako lekua du.
Zer egin Eguneko Zentroaz baliatzeko?
Mendaroko Udalera jo behar da lehenik izen-ematera. Azken hitza edo plazen adjudikazioa, dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan dago.
•Babestutako Etxebizitzak hutsik daude momentuz
Eguneko Zentroaz gainera, babestutako 3 etxebizitza eskaintzen ditu Mendaroko Zentro Balioanitzak. Hauetan, 6 lagun sartu daitezke; etxebizitza bakoitzeko bi. Zerbitzu hau oraindik ez dago martxan.
•Aldundiak diruz lagunduko du
Zentro Balioanitzaren eraikuntzak 795.306 euroko aurrekontua du. Horietatik %52a (414.983 euro) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak jarri ditu. Foru Aldundiak eta Mendaroko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta honen bitartez, foru erakundeak urtero 30.000 euro jartzeko konpromisoa hartu zuen zentroa mantentzeko. Babestutako etxebizitzak Udalak finantzatuko ditu.
•Instalazioak
•Jangela
•Atseden lekua
•Telebista eta bideoa
•Komunak eta dutxa egokituak
•Sukaldea
•Jardina
*Guztira 160 m2 ditu
Zerbitzuak:
•Jangela •Erlaxazioa
•Garraioa (aukerakoa) •Estimulazio taldea
•Orientazioa •Musika
•Okupaziozko terapia •Laguntza psikoafektiboko taldea
•Kultur gela •Familiarekin eskuartzeko programak
•Gizarteratze taldeak •Animaliekin terapia
•Prebentzioa, tratamendua, Psikomotrizitatea
mantentzea eta errehabilitazioa
•Bolunarioekin harremanak Ileapainketa, podologia eta fisioterapia zerbitzuak