Anonimatua
Jokoarekin arazoak dituzten pertsona eta hauen senideei laguntzeko asmoz sortu da Egun Bat taldea. Anonimatua izango da bileretako arau apurtezina:
•Parte hartzaileak beraiek arduratuko dira bileren dinamizazioaz.
•Ez da terapiak zuzendu edo gainbegiratuko dituen profesionalik egongo.
•Jokoarekin dituzten arazoetaz soilik berba egingo dute.
•Ez da gaixoen gaineko kontrol edo jarraipenik egingo.
Egun Bat izenaren zergatia
Ludopatia arazoak dituztela onartzen duten gaixoen helburua egun oso bat jokatu gabe egotea delako jarri diote Egun Bat izena.
Gaixotasun kroniko eta sendaezina
Ludopatia gaixotasun kroniko eta sendaezina izateaz gainera, denborarekin gaiztotu egiten da. Alabaina, Egun Bat taldekoen iritziz: “ez dago atzerabueltarik ez duen egoerarik. Elkar lagunduz gaitz honi soluzioa topatuko diogula sinisten dugu”. Ludopata elgoibartar baten ekimena izan da taldea sortzearen ideia. Bere garaian, Ondarroako Jokalari Anonimoen laguntza jaso zuen, eta orain, elgoibartar ludopatei laguntzea da bere desioa.
Senideei laguntza deia
Senideen laguntza funtsezkoa dela azpimarratzen dute taldetik. Ludopatek ez dute jokoarekiko duten mendekotasuna onartzen. Hau dela-eta, garrantzitsua da senitartekoak bileretara joatea. Azken finean ingurukoak (familia, lagunak…) dira gaixotasun honen ondorioak sufritzen dituztenak.
Harremanetarako telefonoa: 657 710 756
Gaiarekin lotutako albisteak:
• Gazteen artean ludopatia tasa helduen bikoitza da (Berria)
• Jokozaletasun patologikoa. Jokozale baten testigantza (Berria)
Lotura interesgarriak:
• Ekintza-Desalud Gipuzkoako Ludopatia Gaixoei Laguntzeko Elkartea