Ikasleen arteko harremanak sendotzeko euskal joko eta jolasak

elgoibarren.net 2006ko aza. 3a, 10:38

Euskal Soin Jarduera proiektuaren baitan, hainbat euskal joko eta jolasetan parte hartzen ari dira herriko ikasleak, Plaza Handian. Goiz guztian jardungo dute sokatira, lokotx biltze eta antzerako euskal jokoetan. Ikasleen arteko harremanak sortu eta sendotzea da ekimen honen helburu nagusienetakoa.

 

 

Euskal giroa zerion gaur goizean Plaza Handiari. Bozgorailuetatik euskal musika entzuten zen bitartean, ikasle gazteak sokatiran, lokotx biltzen edo arraunean ikus zitezkeen. Denak taldetan banatuta, elkarren aurkako lehian. Horrela aurkitu dugu herriko plaza nagusia. Izan ere, Pilar Ikastetxeko eta Elgoibar BH eta Debako Mendata institutuko DBH-3ko ikasleek ari dira Euskal Soin Jarduera izeneko ekimenean parte hartzen. Duela pare bat aste DBH-4ko ikasleen txanda izan zen.

1706642043904 Ikasleen arteko harremanak sendotzeko euskal joko eta jolasak

Ikasiker taldeak sustaturiko jaialdia
Euskal Soin Jarduera proiektua duela 7 urte sortu zen, Euskal joko eta jolasen inguruko jaialdiak sustatu eta zabaltzeko asmoz. Kutxak antolatu eta Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen baitan dagoen Ikasiker taldeak sustaturiko jaialdi hauek Gipuzkoako herri gehienetan burutzen dira.

 

 

Jaialdien helburuak ondorengoak dira:

1706642043952 Ikasleen arteko harremanak sendotzeko euskal joko eta jolasak

• Ikasleen arteko harremanak sortu eta sendotzea.
• Euskal joko eta jolasak indartzea.
• Euskara eta jolasa komunikatzeko tresna hezitzaile bezala  lantzea.
• Euskal kulturaren trasmisioa garatzea.
• Herri desberdinetako pilotaleku eta plazak alaitzea.
• Ikastola eta ikastetxeen arteko harremana sendotzea.
• Munduko jolasak atalaren barruan, kultur aniztasuna lantzea.
• Eta batez ere ondo pasatzea.

 

1706642043991 Ikasleen arteko harremanak sendotzeko euskal joko eta jolasak

 

1706642044032 Ikasleen arteko harremanak sendotzeko euskal joko eta jolasak