2002an egin zuen moduan, Mugarik Gabe erakundeak Herri Indigenei eskaini die Zine eta Lankidetza Erakustaldiaren edizio berri hau.
Gobernuz Kanpoko Erakundearen iritziz, “Globalizazioaren aro honetan, komunikabideek inoiz ez bezalako eragina daukate pertsonen bizimoduan. Nagusiki mendebaldeko agentziek ematen dizkiguten mezu eta albisteek irudi aski estereotipatuak helarazten dizkigute oro har; hori dela-eta, gure ikuspegitik kanpo geratzen dira beste garapen-eredu eta kultura batzuk”.
Alabaina, herri indigena batzuk konturatu dira ikus-entzunezkoak tresna baliagarriak izan daitezkeela euren mundu ikuskera, kultura eta identitate propioa ezagutarazteko, “herri bizi eta dinamikoak direla agerian utziz”.
Jatorri anitzeko lanak ikusgai
•Ordua: 20:30
•Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan