Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzako itxita dago

elgoibarren.net 2006ko aza. 7a, 10:08

Anbulategitik Txarridunako errotondara bitartera doan Bernardo Ezenarro kale zatia autoentzako itxita aurkitu dute herritarrek gaur goizean. San Frantzisko kalean dagoen garabi bat desmuntatzen ari direnez, lanak amaitu bitartean egongo da itxita aipaturiko kale zatia.

1706642042186 Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzako itxita dago

Kamioi garabi erraldoi bat ari da obretan zama handiak jaso eta besoen bidez alde batetik bestera eramateko erabiltzen den makina edo garabi finkoa desmuntatzeko lanetan.

 

 

Dirudienez, garabia muntatzeko ez zuten arazorik izan, baina San Frantzisko kalearen estutasunaren ondorioz, eta, betiere, herritarren segurtasuna bermatzeko, Bernardo Ezenarro kalean jarri behar izan dute kamioi garabia.
Halere, kamioitik urrun geratzen da eraiki berri duten etxea eta beso oso luzea duen garabia ekarri behar izan dute, irudietan ikus dezakezuen moduan.

1706642042227 Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzako itxita dago

1706642042265 Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzako itxita dago

Beheko hau da desmuntatzen ari diren obretako garabia.  

1706642042305 Bernardo Ezenarro kalea ibilgailuentzako itxita dago