Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten

elgoibarren.net 2006ko aza. 7a, 11:23

Debabarreneko lan munduan euskara sustatzeko Ardatza proiektuaren baitan, antolatu dute bailarako udalek “Ateak zabalik” ekitaldia. Proiektuan parte hartzen ari diren enpresei eta erakundeei euskara plan bat bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzea zen helburu nagusia. Danobaten egin dute, bertako euskara plana ezagutzeko.

 

• Zer da Ardatza programa? (klikatu hemen)   

 

1706642041719 Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten

Bisita gidatua fabrikara Debabarreneko Ardatza proiektuaren aurkezpen laburra egin eta gero, Danobateko euskara planaren ezaugarri nagusien azalpena egin dute bertako euskara arduradunek. Ondoren, euskara planaren eragina zuzenean ikusteko asmoz, fabrikara egin duten bisitan, enpresako hainbat zonalde pasa dituzte

 

Gonbidatuak
Udaletako alkateak eta batzordeburuak, Jarraipen Batzordeko kideak, Udaletako Euskara Teknikariak, euskara planari ekingo dioten enpresetako ordezkariak eta euskara planari ekiteko interesa azaldu duten enpresetako ordezkariak bertaratu dira Danobat. Koop. Enpresara gaur goizean (9:00etatik 11:00etara bitartean).

1706642041757 Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten

1706642041796 Euskara plan bat bertatik bertara ezagutzeko ekitaldia Danobaten