Fernando Bert-en aurkako euro agindua eskatu du Entzutegi Nazionalak

elgoibarren.net 2006ko aza. 8a, 09:52

Azken ordua: Espainiako Entzutegi Nazionalak Fernando Berten aurkako euro agindua eskatu du. Agindu hau onartu edo ez erabaki beharko du Frantziako justiziak azaroaren 14an (martitzena) Touloussen egingo den epaiketan. Euro-agindua onartzen badu, Entzutegi Nazionalak Fernando Bert aldi baterako estraditatzeko aukera izango du.

Hortaz, euro agindua onartuz gero, frantziar justiziak ez luke, aurreikusita zegoen moduan, azaroaren 24an kanporatuko. Horren ordez, Espainiako poliziak Fernando Bert aldi baterako Espainiara zuzenean estraditatzeko aukera izango luke. Baltasar Garzon epaileak erabili zituen estrainekoz euro-aginduak.

2002tik Frantzian atxilotuta
2002ko azaroaren 5ean atxilotu zuten Agenen (Frantzia) Fernando Bert. Egun, Muret-Seysseko espetxean kartzeleratuta dago.

 

Aurrez zegoen notizia:

Fernando Bert azaroaren 24an kanporatuko dute  

Fernando Bert euskal preso elgoibartarrak etenaldi txiki baten ostean, berriro ekin dio urriaren 15ean hasitako gose grebari. Frantziar justiziak Espainiar mugan kanporatzeko duen asmoaren aurka protesta egiteko hasi zuen baraualdia. Alabaina, Frantziatik kanporatzeko data azaroaren 8tik 24ra atzeratu diote, kondena 16 egunetan luzatu diote-eta.

Gose greban 10 egun zeramatzanean aurrez gertatutako liskar batzuren ondorioz, zigorra 16 egunetan luzatuko ziotela jakinarazi zioten preso elgoibartarrari. Luzapen hau ikusirik, baraualdia etetea erabaki zuen hasieran, baina gose grebarekin berriz hastea erabaki zuen gero. Kanporatuz gero, atxilotua, inkomunikatua eta torturatua izan daitekeela salatzeko hasi zuen gose greba.

Akanpada-baraualdia Berten alde

1706642041335 Fernando Bert-en aurkako euro agindua eskatu du Entzutegi Nazionalak

Berti elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi antolatu ditu Etxeratek azken asteetan. Akanpada-baraualdia izan zen azkena. Egun bateko akanpada-baraualdia egin zuten joan zen zapatuan (azaroak 4), Plaza Handian.

 

 

Bestalde, azaroaren 24an  Berten bila joateko asmoa dute zenbait elgoibartar eta donostiarrek (Donostian bizi zen Bert). Mugaren ze aldetan kanporatuko duten ez dakitenez elgoibartarrak eta donostiarrak mugaren bi aldetan banatuko dira.