Aste honetan hasiko dira talde guztiak tertulian eta ekainera arte jardungo dute. Talde bakoitza astean behin geratuko da eta, normalean, talde guztiek tabernaren bat aukeratzen dute tertulian jarduteko. Guztira 7 talde osatu dira, eta talde bakoitzean bi-hiru euskaldun berri eta euskaldun bat daude.
Tertuliak programa euskaldun berriei eta euskara ikasten dihardutenei laguntzeko egitasmo berezia da. Hauek dakiten euskara erabiltzeko eta ez dakitena ikasteko beste aukera bat.
• Tertuliak programa Elgoibarko Izarrak kudeatzen du, Udalak finantzatzen du eta AEK eta Udal Euskaltegiaren laguntzaz burutzen da.