Jose Mourinhok eta Roman Abramovichek Espainian duten espioia izango da aurrerantzean 59 urteko elgoibartarra. Bere lana: Espainia guztitik zehar partiduak ikustea. Lehen mailan ari diren jokalariez gain, batez ere, 15-16 urteko jokalari gazteak ikusi eta harribitxiak beste inork baino lehen aurkitu beharko ditu.
Chelsea-ren filosofia aldaketa
Dirutza izugarriak ordainduz munduko jokalaririk onenak (Ballack, Drogba, Sevchenko…) fitxatzeagatik egin da ezagun Roman Abramovich errusiarraren Chelsea futbol taldea, baina munduko jokalari gazterik onenak ere beretzako nahi ditu erraldoi ase ezinak. Espainiako jokalari gazteek daukaten dena eman beharko dute aurrerantzean Juan Sol harmailetan ikusten badute. Elgoibartarra konbentzituz gero, Chelsea moduko talde baten jokatzeko ametsa egi bihurtzetik hurbilago eduki dezakete.
Aspaldiko lagun baten deia
Biografia:
• Izen osoa: Juan Sol Oria
• Jaiotza data: 1947/09/13 (Elgoibar)
• Debuta: 1965/09/04
• Postua: atzelaria
• Taldeak: Elgoibar, Valencia (1965-1975, 1979-1981), Real Madrid (1975-1979).
• Espainiako selekzioarekin internazionala: 28 alditan (gol bat)
• Tituloak: Valentzarekin (Liga bat, Kopa bat eta Recopa bat). Real Madrilekin (3 Liga).
* Erretiratu ostean Valentzia F.C taldeko delegatua izan zen.
Ikus hemen: Valentzia F.C taldean lortu zituen estatistikak