2012rako garbi egongo da Deba ibaia

elgoibarren.net 2006ko aza. 10a, 09:26

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailetik adierazi dutenez, sei urte barru garbi egongo da Deba ibaia. Apraizko depuradora eraikitzeko lanak amaitzear daude eta bailarako gainerako depuradorak eta kolektoreak 2010erako martxan egotea espero dute.

 

 

Europako ibairik kutsatuenetakoa

1706642039976 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

 

Gipuzkoako ibairik kutsatuena eta Europako kutsatuenetakoa da Deba Ibaia. Deba ibarrean bizi diren 135.000 biztanleen %93ak isurtzen ditu egun arazi gabeko ur zikinak Deba ibaira. Debak eta Mutrikuk bakarrik dituzte une honetan martxan ur zikinak arazteko plantak.

 

 

Hemendik sei urte barru, 2012an, Leintz-Gatzagan jaio eta Deban itsasoratzen den ibaia guztiz garbi egongo dela aurreratu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Sailak.

Apraizko depuradora ia prest dago
Elgoibarko hondakin-ur guztiak bideratuta eta Maltzaga eta Apraiz bitarteko kolektoreak martxan hasteko prest daude. Hodiek 5 kilometro pasatxoko luzera dute eta 10 milioi euroko kostua izan dute. Apraizko depuradorak, berriz, 13,5 milioi euroko kostua izan du. Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, amaitzear daude eraikuntza lanak.
Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze eta Elgoibarko ur zikinak iritsiko dira Apraizko depuradorara.

 

1706642040023 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

 

1706642040083 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

 

1706642040124 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

 

1706642040162 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

Aurrekontuaren heren bat Deba ibaia garbitzeko

1706642040200 2012rako garbi egongo da Deba ibaia

1994an eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak ibaien gaineko eskumena. Orain arte 375 milioi euro inbertitu ditu ibaien saneamenduan. Dirutza honen heren bat (102 milioi euro) Deba ibaia garbitzeko bideratu dira. Saneamendu lanekin amaitzeko 66 milioi euro gehiago inbertituko ditu Ingurumen Sailak eta dagoeneko 65 milioi euro erabili dira.

 

Bailarako beste depuradorak
Deba (Arronamendi) eta Mutrikuko urak arazteko plantak martxan daude
Bergara (Mekoalde) 2007ko uztailerako amaituta egongo da
Arrasate (Epele) 2010ean amaitzea espero dute.
* 95,3 milioi euroko kostua izango dute bailarako depuradora eta kolektoreek.