Angel Ibarluzeak irabazi zuen Mallabiko Bolo Txapelketa

elgoibarren.net 2006ko aza. 14a, 10:37

Mallabiko Bolo Txapelketan lortutako garaipenari esker Euskadiko Hiru-Txirlo Bolo Txapelketa irabazteko aukerak ditu Angel Ibarluzea sanmigeldarrak. Hain zuzen, bera da egungo Euskadiko txapelduna. Azken jardunaldi erabakigarria Lasturren (Deba) jokatuko da azaroaren 18an.

 

 

Mallabiko Bolo Txapelketa (sailkapena)
1- Angel Ibarluzea (San Migel) 8 txirlo
2- Felix Gomez (Asola Berri/Eibar) 7 txirlo
3- Joseba Lazkano (Lastur) 7 txirlo

* 65 bolarik parte hartu zuten Mallabiako Bolo Txapelketan eta Angel Ibarluzea izan zen 8 txirlo botatzea lortu zuen bakarra.

 

Lasturren erabakiko da txapelduna
Euskadiko XVII. Hiru-Txirlo Bolo Txapelketaren azken jardunaldia Lasturren jokatuko da azaroaren 18an (16:30). Bertan jakingo da nor den aurtengo Euskadiko txapelduna. San Migelgo bolariak txapela irabazteko kiniela guztietan ageri dira. Ibarluzeak, iazko txapeldunak, hotz hasi zuen txapelketa, Markinan jokatu zen lehen jardunaldian puntu bakarra lortu baitzuen. Mallabian lortutako lehen postuak faboritoen zakura itzuli du, ordea. Xabier Loiolak, egungo Gipuzkoako Txapeldunak, ere badu Euskadikoan txapela janzteko aukerarik, Iruzubietan (Markina) jokatu zen tiraldian 3. postuan sailkatu baitzen, besteak beste.

 

1706642037392 Angel Ibarluzeak irabazi zuen Mallabiko Bolo Txapelketa

1706642037423 Angel Ibarluzeak irabazi zuen Mallabiko Bolo Txapelketa

 

San Migeldarrarren nagusitasuna
Euskadiko eta Gipuzkoako Hiru-Txirlo txapeldunak San Migel taldekoak dira. Kalitatean ez ezik, kantitatean ere nagusi dira, gainera, sanmigeldarrak: Auzo honetako lau talde ari dira Euskadiko Txapelketan parte hartzen: San Migel A,B,C eta D, hain zuzen ere. 6 bolarik osatzen dute talde bakoitza. Guztira 20 talde ari dira lehian.

Euskadiko VVII. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa (sailkapen orokorra)

1- Jose Manuel Perez 15 txirlo
2- Antolin Arizmendiarrieta 14 txirlo
3- Gotzon Uranga 14 txirlo
4- Angel Ibarluzea* 14 txirlo
5- Jabier Osoro* 13 txirlo
6- Xabier Loiola* 13 txirlo

  *Elgoibartarrak