Bide gorria egingo dute Andikano eta Maltzaga artean 2007an

elgoibarren.net 2006ko aza. 14a, 14:10

Foru Aldundiak Debabarreneneko lehenengotariko bide gorria egingo du Andikano eta Maltzaga bitartean. Garapen Iraunkorrerako Sailetik adierazi digutenez, eraikuntza proiektua kontratatzeko fasean dago une honetan, eta 2007an aurreikusten dute lanekin hastea.

Gipuzkoako bide gorri sarearen baitan kokatzen da Elgoibarren egingo duten bide gorri zatia. Andikano eta Maltzaga bitartekoa lehen fasea izango litzateke. Etorkizunean, bide gorrien bitartez, Elgoibar, Soraluze eta Eibarrekin batzea da Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailaren asmoa. Behin betikoa ez den arren, 840.000 euroko aurrekontua izango dute lanok. Andikano eta Maltzaga bitartean egun dagoen pasealekua lur pribatutatik pasatzen da. Hortaz, Foru Aldundia jabeekin akordio batera iritsi beharko da.

1706642037019 Bide gorria egingo dute Andikano eta Maltzaga artean 2007an

1706642037058 Bide gorria egingo dute Andikano eta Maltzaga artean 2007an

Asfalto gorririk gabeko bide gorria
Eraikiko duten bidearen asfaltoa ez da gorria izango. “Horrelakoak bide mota bat baino gehiago gurutzatzen edo elkartzen diren inguruetan jartzen ditugu, bata bestearengandik bereizteko” azaldu digu Beatriz Marticorena, Garapen Iraunkorreko arduradunak. Gainera, ibai ertzean zehar eraikiko denez, asfaltatzea komeni den edo ez erabaki behar da, honelakoetan egiten den lez”. Elgoibarko bide gorriak 3 metroko zabalera izango luke eta Soraluze eta Osintxu bitartean dagoenaren, edota Azkoitia eta Urretxu bitartean eraiki berri duten bide gorrien antzerakoa izango litzateke.

Oinezkoentzako lehentasuna
Oinezkoentzako eta bizikletarako bide bakarra izango du printzipioz bide gorriak. Oinezkoek, ahulenek, izango dute lehentasuna. “Halere, bizikleta zale askok erabiltzen dutela ikusten bada, Eibarrera eta Soraluzera luzatzen denean, esaterako, baliteke aurrerantzean bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak bereiztea”.