Sarriugartetarrak eta Laika txakurra

Joana Sarriugarte, Egoitz (8 urte), Unai (4 urte) eta Juani Arauko (Joanaren ama) dira saioan agertzen diren famili elgoibartarreko kideak. Hauek,
Laika, Golden Retrier arrazako txakurra adoptatu zuten. Seme txikienak txakurrei zien beldurra gainditzea zen helburu nagusienetakoa. Amak azaldu digunez, “
Unaik susto bat eduki zuen txakur handi batekin eta ordudanik beldurra zien”. Txakur bat edukitzea ardura handiko lana dela ere transmititu nahi du saioak, “
jende asko ez da konturatzen txakur bat hezteak ematen duen lanaz. Horregatik daude gero, horrenbeste txakur abandonatu. Txakurtegian ikusi nituen irudiek barruraino hunkitu gintuzten” aitortzen du Juanik.
Txakurra, familiako bat gehiago

Programaren oinarria animalien eta pertsonen arteko elkarbizitza erakustea da, eta horretarako txakurrak adoptatu dituzten familien jarraipena egiten dute. Bost familiek, abandonatutako bost txakur jasoko dituzte animalien babesleku batetik eta euren etxeetara eramango dituzte sendiko kide berriak izan daitezen. Zortzi saioetan (dagoeneko 2 bota dituzte) zehar txakurrak etxe eta familia berrietara nola egokitzen diren erakusten du
dokusoap formatu berritzaileak.
Telebistaren fama
Iazko abenduan egin zituzten grabaketak. “Esperientzia aberasgarria izan da, baina 8 saioak grabatzeak luze jo zuen azkenerako”. Oraindik bi saio bakarrik bota badituzte ere, ezagun egin dira herrian “izugarria da telebistaren indarra. Jende mordoak geratzen nau kalean txakurraren edo saioaren berri galdetzeko”.
• Saioa: “Bost Txakur”
• Non: ETB-1en
• Noiz: Zapatuetan
• Ordua: 21:30