Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

elgoibarren.net 2006ko aza. 18a, 13:09

Marka eta errekor guztiak apurtu ditu aurtengo Karakaterako Igoerak: denborarik onenarena, partaidetzarena eta baliteke ikusle kopuruarena ere. Aritz Kortabarria irabazlea 29 minutu justuan iritsi da Plaza Handitik (42 m.) Karakateko tontorreraino (764 m.). Susoren errekorra 43 segundutan hobetu du 24 urteko arrasatearrak. 38 lagunek parte hartu dute guztira, Pilar Arriola izanik emakume bakarra.

 

 

1706642011141 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

1997tik Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarraren esku zegoen errekorra (29:43) gainditu du Aritz Kortabarria arrasatearrak. Bidea ez ezagutzea ez da oztopo izan. Bai, ordea, Ionut Zinka, Gasteizen bizi den jatorri errumaniarreko mendi korrikalari ezagunarentzat. Pare bat aldiz galdu ostean, hirugarren postuan iritsi da, proba irabazteko faboritorik argiena zirudiena.

 

Duela bi urte proba irabazi zuen Josu Arregi azpeitiarrak hartu zuen probako burua hasieratik eta halaxe egin zuen biderik gehiena. Azken txanpan, Karakateko antena bistaratu denean, laga du atzean Kortabarriak azpeitiarra.

 

20 elgoibartar eta 18 kanpotar
Aurten inoiz baino antxintxikari gehiago etorri dira Euskal Herriko txoko guztietatik. 38 partaideetatik 18 Elgoibartik kanpokoak ziren. Kopuruan bakarrik ez, kalitatean ere igarri da, sailkapen nagusiko lehen lauretan ez baita elgoibartarrik ageri.

Emakume bakarra

1706642011174 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

Lehen elgoibartarra, Ibon Gabilondo, 5. postuan iritsi da (32:02). Bere marka pertsonaletik 2 segundura geratu da Gabilondo. Pilar Arriola, berriz, parte hartzera animatu den emakume bakarra izan da. Urte batzutan parte hartzeke egon ostean, berriz itzuli eta marka polita (40:46) egin du. Jose Mari Fernandez "Suso"ren 6. postuak ere aipamen berezia merezi du. Urteak pasa arren, Susok bere maila ematen jarraitzen du.

Partaidetza Errekorra
38 lagunek parte hartu dute aurten, inoiz izan den partaidetzarik handiena. Iaz 30 lagunek egin zuten igoera.

13. Karakaterako Igoera (Sailkapena)

 Postua  Izen Abizena

Herria

Denbora

1

 Aritz Kortabarria

Arrasate

29:00

2

 Josu Arregi

Azpeitia

29:18

3

 Ionut Zinka

Gazteiz

30:05

4

 Mikel Navarro

Urretxu

31:01

5

 Ibon Gabilondo

Elgoibar

32:02

6

 Jose Mari Fdez. "Suso"

Egoibar

32:19

7

 Iñigo Ortuoste

Elgoibar

32:32

8

 Julen Garitano

Antzuola

32:36

9

 Joseba Tobar

Tolosa

33:01

10

 Haritz Arrieta

Elgoibar

33:27

11

 Jon Revert

Elgoibar

33:32

12

 Igor Urionabarrenetxea

Aulestia

34:00

13

 Jose Cruz Montes

Elgoibar

34:00

14

 Jose Antonio Ruiz del Rey

Elgoibar

34:23

15

 Igor Rey

Mendaro

34:43

16

 Joseba Belazquez

Oñati

35:12

17

 Igor Agirregomezkorta

Elgoibar

35:37

18

 Carlos de Cos

Plaentxi

35:44

19

 Asier Orbea

Elgoibar

35:46

20

 Javi Basaldua

Elgoibar

36:13

21

 Ibon Serrano

Elgoibar

37:11

22

 Sabin Zenarruzabeitia

Aulestia

37:33

23

 Xabier Lasa

Andoain

37:40

24

 Josu Orbea

Elgoibar

37:45

25

 Antton Alberdi

Elgoibar

37:53

26

 Ibon Villanueva

Elgoibar

38:16

27

 Diego Makarro

Zarautz

38:21

28

 Gorka Tornos

Plaentxi

38:31

29

 Ignacio Perez

Elgoibar

38:52

30

 Eduardo Uribe

Elgoibar

39:16

31

 Javi Garduño

Anoeta

39:41

32

 Andoitz Agirregomezkorta

Elgoibar

40:08

33

 Mikel Elizburu

Plaentxi

40:40

34

 Pilar Arriola

Elgoibar

40:46

35

 Roberto Garcia

Elgoibar

41:49

36

 Javier Oñederra

Elgoibar

41:51

37

 Jose Luis Diez

Ormaiztegi

42:11

38

 Bittor Kortabitarte

Deusto

47:23

 

 

1706642011211 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

1706642011248 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 
 

1706642011280 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 

1706642011317 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran


Aitzol Arriolari omenaldia

Karakaterako igoeraren sari banaketa egin ostean, Morkaiko Mendizale Elkarteko oraingo eta lehengo kideek omenaldi txikia eskaini zioten egungo presidenteari, Aitzol Arriolari. Morkaikoren eta mendizaletasunaren alde eginiko lana eskertu zioten bertaratutakoek. Omenaldiak ezustean harrapatu zuen protagonista, isilpean prestatutakoa izan zen-eta. Esker oneko berba batzuk irakurri ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu eta piolet bat oparitu zioten Arriolari. Pako Iriondok, 18 urtean Euskal Mendizale Federakuntzako presidentea izan den elgoibartarrak eman zion eskura pioleta eta lore sorta.

ARGAZKIAK 

 

1706642011352 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

1706642011387 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 
 

1706642011424 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 

1706642011461 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 

1706642011500 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran

 

1706642011537 Garaipena eta errekorra Aritz Kortabarria arrasatearrarentzat Karakaterako Igoeran