Sei lan aurkeztu dira aurten Kartel Lehiaketara. Bereziartua Musika Eskolako arduradunek azaldu dutenez, “irabazlea aukeratzeko zalantzarik ez dugu izan aurten. Iaz, kalitate handiko lanak aurkeztu ziren eta bat aukeratzea gehiago kosta zitzaigun”.
“Sormena” izeneko lana

Zuri-beltzean eginiko lan originalari “
Sormena” izena jarri dio Nestor Perezek. Lanbidez arkitektoa da eta diseinu grafikoa, berriz, bere zaletasun nagusietako bat. “
Batzutan lehiaketetan parte hartzea animatzen naiz”. Animatu bakarrik ez, azken urteetan sari bat baino gehiago irabazi ditu, Ondarroan eta Eibarren, esaterako. Elgoibarko lehiaketei ere neurria hartua die, iazko Danborradako kartel iragarlea ere berak diseinatutakoa baitzen.