"Nazioa" hitza osatu zuten 150 herritarrek autodeterminazioaren aldeko ekitaldian

elgoibarren.net 2006ko aza. 20a, 13:23

Elgoibarko Ezker Abertzaleak deituta Autodeterminazioaren aldeko hainbat ekintza egin ziren zapatuan Plaza Handian. Ikusgarriena: 150 herritar ingururen gorputzekin osatu zuten Nazioa hitza.

 

Goizean goiz hasi ziren Autodeterminazioaren aldeko jarduerak. Lehenik, Autodeterminazioa hitza irakur zitekeen mural erraldoi bat margotu zuten. Ondoren, musika, olerkiak eta komunikatuen txanda izan zen. Gero, herritarrekin Nazioa berba irudikatu eta argazkia atera zuten 150 elgoibartar inguruk. Azkenik, pintxoak eta ardoa banatu ziren Plazara gerturatu zirenen artean.

1706642010380 "Nazioa" hitza osatu zuten 150 herritarrek autodeterminazioaren aldeko ekitaldian

Elgoibarren, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen ere ari dira “Euskal Herriak autodeterminazioa” lelopean ekintzak antolatzen. Honakoak dira datozen asteetarako prestatuta daudenak.

Elgoibar
• Abenduak 14, 21:30, Zinea Herriko Antzokian. “El Viento que agita la cebada

Mendaro
• Azaroak 25, 10:30 Alkortara Korrika I. Igoera

Mutriku
• Azaroak 23, 19:00, Kotxe karabana
• Azaroak 25, 13:00, Giza katea plazan.

Soraluze
• Azaroak 25, 12:30 Ekitaldia plazan