150 lagunek ikusi zuten Internetez Arima Beltzaren kontzertua

elgoibarren.net 2006ko aza. 21a, 09:56

150 lagunek jarraitu zuten Arima Beltzaren kontzertua zuzenean Internetez, elgoibarren.net atari digitalari esker. Herriko Antzokian, berriz, 250 bat lagun batu ziren blues-rock talde elgoibartarra bertatik bertara ikusteko. Kontzertuko bideoa daukagu.

 

Horrelako saiakera bat egiten zen estreinako aldia izanik, esperimentua ondo aterako ote zen beldur izan arren, zorionez, pentsatu eta prestatutako moduan atera ziren gauzak.

45 lagun konektatu ziren gehienez aldi berean
Kontzertua hasi eta lehen 30 minututan konektatu zen jende kopuru handiena. Une batean 45 lagun konektatu ziren aldi berean. Gero, 12-15 lagun mantendu ziren konektatuta. Munduko hainbat txokotatik konektatu zen jendea, ziurrenik, atzerrian bizi diren elgoibartarrak. Guztira 150 lagun. Datuekin jarraituz, ostiralean bakarrik 368 bisita jaso zituen elgoibarren.net helbideak, hauetatik %80 behin baino gehiagoan sartu ziren, gainera, sistemara.

Entzun ikusi baino hobeto

1706642009596 150 lagunek ikusi zuten Internetez Arima Beltzaren kontzertua

Bestalde, internautek zuzenean txateatzeko aukera izan zuten. Ez ziren asko izan, baina hauei esker, soinua ondo entzuten zela baieztatu ahal izan genuen. Hauxe zen gure hasierako intentzioa, alegia, irudiaren kalitatea onena ez izan arren, soinua izan zedila erreferentzia.

 

Internet munduan hasiberriak izan arren, elgoibarren.net-en ekimenak oihartzuna eduki du. Sustatu eta Goiena moduko medioetatik deitu digute-eta, gure esperientziaren berri jasotzeko.

Kontzertuko bideoa
Herriko Antzokian zein Internetez kontzertua ikusteko aukerarik izan ez zenutenontzat, Arima Beltzaren kontzertuko bideo daukazue hemen. {google}-2811120699095927468&hl.{/google}