Grebak Euskal Autonomi Erkidegoko 700-800 ikastetxeri eta 200.000 ikasleri eragingo die, ia 25.000 langile izan baitira greba egitera deituak: funtzionarioak diren irakasleak, funtzionarioak ez direnak eta sukaldeetako, garbiketako eta autobusetako langileak. Sindikatuek nabarmendu dute langileen %70etik gora ordezkatzen dituztela eta, «lehendabiziko aldiz», Hezkuntza Sailaren menpe dauden ikastetxeetako langile guztiak deitu dituztela grebara.
EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuen eskaera nagusiak:
• Langile berriak: Ikastetxeetan langile mota berriak sortzea, «ikastetxeetan ikasleen eta gizartearen premiei modu egokian erantzuteko espezialistak eta baliabideak egon daitezen».
• Ordu gutxiago: 55 urtetik gorako irakasleei murriztea ikasleei eman beharreko ikastorduak.
• Egonkortasuna: Egonkortasun hitzarmenari eustea.
• Ratioak: Talde bakoitzeko irakasle eta langile gehiago eta taldeetan ikasle gutxiago.
• Ordezkoak: Ordezkoei udako ordainketa egitea.
• Gaixotasuna: Gaixotzen diren irakasle guztiei ordezkoa jartzea.
• Erosahalmena: Irakasleen soldaten erosahalmenari eustea.
Informazio gehiago