Santa Zeziliaren omenezko kalejiran atera dira Ikastolako haurrak

elgoibarren.net 2006ko aza. 22a, 11:50

Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna da gaur, azaroak 22. Musikari gehienek asteburua erabiliko dute euren jai partikularra egiteko. Alabaina, Ikastolako haurrak goizean goiz (08:30) atera dira kalejiran. Arratsaldeko 16:30etik aurrera berriro aterako dira herriko kaleak musika doinuz girotzera.

 

 

Santa Zeziliaren omenezko ospakizunak egun bat lehenago hasi ziren. Inazio Bereziartua Musika Eskolak Santa Zeziliako kontzertua eta diploma banaketa egin zituen Musika Eskolako auditorioan. Musika hizkuntzaren sarrerako ikasleek (7 urte), trikitilariek eta “Gaz Teen” bandako kideek parte hartu zuten bertan.

Ikastolako haurrak kantuan ateratzeko prest.

Santa Zeziliako kontzertua eta diploma banaketa egin zituzten Musika Eskolako auditorioan.


 
Udal Musika Bandaren kontzertua Domekan, azaroaren 26an, eskainiko du Udal Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua, Herriko Antzokian (12:30). Aurrez, goizeko 9:45ean kalejiran aterako dia eta 10:30etan musikarien alde egingo den mezan parte hartuko dute San Bartolome parrokian.Kontzertuari dagokionez, pieza guztiak estreinako aldiz joko ditu Bandak.

Egitaraua
1-Il Capitano (pasodoblea) C.P. Laporta
2-Mar i Bel (fantasia) Ferrer Ferran
3-The Last of The Mohicans (Azken Mohikanoa filma) Trevor Jones
4-Music for a Solemnity (John Williams-i goratzarrea) Jan de Haan
5-Super Manbo (manbo) D. Perez Prado


Santa Zezilia egunaren jatorria

1706642008585 Santa Zeziliaren omenezko kalejiran atera dira Ikastolako haurrak

1594an Gregorio XIII.a Aita Santuak Musikaren patroi bezala Santa Zezilia izendatu zuen, eta bere jaioteguna, azaroaren 22a, jarri zuen bere aldeko ospakizuna egiteko. Nonbait, musika tresnen akordeekiko lotuta, 3. mendean bizi zen goi mailako familia bateko alaba Zezilia martiriarekiko zaletasuna oso handia zen, eta hori indarrean jarraitu eta areagotu egin zen kristauen artean; honela, Erdi Aro bukaeran, santa hau organoa jotzen eta kantatzen hasi ziren irudikatzen. Aipatutako Aita Santuak Musikaren patroia bihurtu zuen.

Urteak joan eta urteak etorri, eta hasieran Eliza Katolikoaren, eta ez beste inoren ospakizuna zena, hedatuz joan zen, egun hori hainbat herritan Musikaren Eguna ospatzeko data bezala onartua izateraino.

*Iturria: (Irutxuloko Hitza)