Euskal aktore ezagunak Herriko Antzokian entseatzen ari dira

elgoibarren.net 2006ko aza. 23a, 08:32

"Ama Quiero zer lehendakari !" antzezlaneko aktore ezagunek Herriko Antzokian eman dizkiote azken ukituak antzezlan berriari. Glu-Glu konpainiaren lan berria abenduaren 15ean estreinatuko da Tolosan eta promoziorako argazkiak ateratzen harrapatu genituen Plaza Handian. Astelehenean, berriz, telebistarako iragarkia grabatuko dute Herriko Antzokian.

 

Urtarrilaren 19an iritsiko da antzezlana Elgoibarrera
→Ikus hemen (Birako emanaldi guztiak).

Telebistarako iragarkia grabatuko dute Herriko Antzokian
Astelehenean (azaroak 27) grabatuko du Glu-Gluk telebistarako iragarkia Herriko Antzokian. Irusoin ikus-entzunezko produktora arduratuko da grabazioaz eta abenduaren 1etik aurrera ikusi ahal izango dugu telebistan.

Aurpegi ezagunak
Aizpea Goenagak sortu du “Ama, quiero ser lehendakari !” antzezlana. Aktore eta zuzendari donostiarrarekin batera, telebista eta antzerki munduko aurpegi ezagunek: Loli Astoreka, Patxi Perez, Ane Gabarain, Maribel Salas, Galder Perez edo Mari Cruz Melgosa osatzen dute taldea. Plaza Handia eta udaletxeko arkupeak erabili zituzten promoziorako argazkiak ateratzeko.

1706642008078 Euskal aktore ezagunak Herriko Antzokian entseatzen ari dira

1706642008116 Euskal aktore ezagunak Herriko Antzokian entseatzen ari dira

1706642008152 Euskal aktore ezagunak Herriko Antzokian entseatzen ari dira

1706642008189 Euskal aktore ezagunak Herriko Antzokian entseatzen ari dira

• Ikus hemen: Elgoibarren atera zituzten argazkiak, lan berriaren sinopsia eta fitxa artistiko eta teknikoa. (iturria: Glu-Glu)

Glu-Glu eta Elgoibar, erlazio berezia
Toño Pinto produktoreak azaldu digunez, “herri atsegina da Elgoibar guretzat eta arrakasta asko bizi izan ditugu bertan”. Honakoa ez da Glu-Glu taldeak Elgoibar aukeratzen duen lehenbiziko aldia. “Obra bat edo beste Herriko Antzokian entseatu dugu. Hiru Txerritxoak lana, esaterako, Elgoibarren prestatu eta bertan aurkeztu genuen”.
Taldeak Herriko Antzokian antzeztu dituen beste lan batzuk:
Se Busca impotente para convivir”, “Todos nacemos Vascos”, “Cocidito Madrileño”, El Club de la comedia, “Txanogorritxu eta marrubi zaporeko gaztainak”.