Laguntzaileak behar ditu AEK-k Korrika 15erako

elgoibarren.net 2006ko aza. 23a, 11:09

2007ko martxoaren 22an Karrantzatik abiatuko den Korrika 15a antolatzeko laguntzaileak behar ditu AEK-k. Horretarako jarri du martxan “Korrika laguntzaile” kanpaina. Helburua, AEK-k dituen beharrei erantzuteko, dirua batzea da. Edizio honetan biltzen den dirua Nafarroako gau eskoletara bideratuko da.

 

 

"Korrika laguntzaile" izateko eskaera bonoa

1706642007691 Laguntzaileak behar ditu AEK-k Korrika 15erako

Bonoa eskuratzen duenak 12 euroko diru-laguntza ematen dio Korrikari, eta Korrikak pin bat eta ehunka saltokitan beherapenak lortzeko txartela bidaliko dio etxera laguntzaileari. Elgoibarko komertzio askotan, eta kultur jarduera batzutan, ere lortu ahal izango dira beherapenak.
Eskabide orria

 

Bonoak euskaltegietan, Korrikaren web orrian eta laguntzaile diren hainbat taberna eta dendatan ere eskura daitezke.

Harremanetarako
Elgoibarko AEK euskaltegiak ekimen honetan parte hartu nahi duten herritar guztiei dei egiten die, AEK euskaltegira joan daitezen.
• Plaza Txikia, 3
• Telefonoa: 943 74 13 32
• E-posta: elgoibar(abildua)aeknet.net

1706642007728 Laguntzaileak behar ditu AEK-k Korrika 15erako

Korrika 15
Hasi: Karrantzan (martxoak 22)
Bukatu: Iruñean (apirilak 1)