Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbidea

elgoibarren.net 2006ko aza. 23a, 19:39

Egunotan Bilbon dagoen Vesselin Topalov (1975, Rousse) xakelari bulgariarrak Elgoibarko Xake Txapelketan jokatu zuen estreinako nazioarteko txapelketa, 16 urte zituenean. Egun, xakeko munduko rankinean onena eta Munduko Xake Txapelketako txapeldunordea da.

 

1991n etorri zen Elgoibarrera
Kadete mailako Munduko Xake Txapelketa irabazi berritan iritsi zen Topalov gaztea Elgoibarrera, 16 urteko mukizu bat besterik ez zela eta gazteleraz berbarik egin gabe. Herrialde eta hizkuntza arrotzekin topo egitea, baina, ez zen oztopo izan xakelari gaztearen talentuarentzat.

Elgoibarko lehen bi edizioetako txapeldunorde

1706642007245 Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbid

Pronostikoguztiak zapuztuz, Topalov-ek bigarren postuan sailkatzea lortu zuen, Zenon Franco paraguayarraren atzetik eta Elizbar Ubilava maisu georgiarraren aurretik. Elgoibarko Xake Txapelketa bera ere, urte hartan, 1991n, estreinatu zen. Hurrengo urtean, 1992an, errebantxa bila itzuli zen Topalov Elgoibarrera. Berriz ere bigarren postuarekin konformatu beharra izan zuen, Ubilavak irabazi baitzuen urte hartakoa. Gerora garaipenak errenkan etorri ziren.

 

 

 

Rankinean onena
Munduko xakelaririk onena da Vesselin Topalov, bera baita xakeko munduko rankinean punturik gehien dituena: 2813 Elo maila du. Gazteleraz berba egiten ere ikasi du, Salamancan bizi baita. Iaz Argentinako Munduko Xake Txapelketa irabaztea lortu zuen arren, badu arantza bat: aurten ezin izan du Munduko Txapelketa bateratua irabazi.

Munduko Xake Txapelketa bateratuko finala galdu du

1706642007303 Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbid

Topalov-ek, Vladimir Kramnik errusiarraren aurrean galdu zuen txapela. Elistan (Errusiako Kalmikia Errepublika budistako hiriburua) jokatu zen txapelketak, gainera, ohikoa baino balio handiagoa zuen. 1993. urtean Gary Kasparok handiak bultzatu eta sortarazi zuen zismaren ondorioz, federazio ezberdinak banandu ostean, aurtengo txapelketa izan da bateratuta jokatu den bakarra.

 

 

 

Egunotan Bilbon dago Topalov

1706642007364 Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbid

Munduko Itsukako I. Xake Txapelketan parte hartuko du Topalovek Bilboko Guggenheim museoan, abenduaren 7tik 9ra bitartean. Judit Polgar historiako emakume xakelaririk onearen aurka neurtuko ditu indarrak bulgariarrak. Biak taula ikusi gabe arituko dira. Jadanik Bilbon da Topalov eta txapelketaren aurkezpenean, aldi berean hiru partida jokatu zituen itsuka Julen Gerreroren, Antxon Luengo txirrindulariaren eta Critino Burgoa, Euskadiko ONCEko zuzendari orokorraren aurka.

 

→Informazio gehiago:

Eusko Sare
Berria

XVI. Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa
Abenduaren 11tik 17ra Kultur Etxean
Partiden ordutegia: 16:00etatik aurrera